Páginas

Kantuz


Kantuz eramaiten ditut gauak
kantuarekin goxatzen neure penak.
kantuz kanpotik, negarrez barrutik
kantuarekin ahanzten ditut grinak nik.

Kantuz deramat bizia
ahanzteko hiltzia
neuretzat kantuan dago
fortuna guzia
eta kantuz kantu
noa botatuz
neure hazia

Batzuetan triste, besteetan hasarre,
Zuen aurrean, kantatzea dut lege.
Nahiz eta gogorik ez izan
Zuen aurrean, sartu behar dut dantzan

Kantuz deramat bizia
ahanzteko hiltzia
neuretzat kantuan dago
fortuna guzia
eta kantuz kantu
noa botatuz
neure hazia

Kantuz eramaiten ditut gauak
kantuarekin goxatzen neure penak.
kantuz kanpotik, negarrez barrutik
kantuarekin, ahanzten ditut grinak nik

Kantuz deramat bizia
ahanzteko hiltzia
neuretzat kantuan dago
fortuna guzia
eta kantuz kantu
noa botatuz
neure hazia

Kantuz deramat bizia
ahanzteko hiltzia
neuretzat kantuan dago
fortuna guzia
eta kantuz kantu
noa botatuz
neure hazia