Páginas

Kalera, kalera

Altza begiak zapaldu orok,
deiadarra lagunari,
berriro izango gaituk kide
indar emanaz iraultzari.

Kalera, kalera,
borrokalari kalera. (bi)
Hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera. (bi)
Zai dago ama, zai aita,
zai andre ta lagunak.
Hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera. (bi)

Ezin gure oihuak isildu,
ezin gaituzte zapaldu,
lagunak non diren badakigu,
oihuka herria daukagu.

Kalera, kalera,...

Bultza ta bultza euskal langile,
euskal populu sufritua,
burnikateak erre labetan,
danba-danba lurrera kartzelak.

Kalera, kalera,...

Luza eskuak indarrik baduk,
jaikitzeko garaia da;
herri guztia zuen zai dago
denok eskuz esku helduta.


Hitzak: Josu Txapartegi "Txapas" / Musika: Imanol Urbieta