inor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maddi neskatila
espetxetik jalita joanen zaio bila
Maddi neskatila, hori dun mutila
inor salatu baina nahiago du hila
Haurra zer egin haute holan agertzeko?
ama, jo egin naute mintza arazteko
izenik eman ahal duk? esan zak egia.
ez ama, ez dut eman jali naiz garbia.
jali haiz garbia? bai ama, egia.
ta amak eskieini zion klabelin gorria.
ama, jo egin naute mintza arazteko
izenik eman ahal duk? esan zak egia.
ez ama, ez dut eman jali naiz garbia.
jali haiz garbia? bai ama, egia.
ta amak eskieini zion klabelin gorria.
Zazpi gizon nituen joka inguruan
makilaz hartu naute ostikoz lurrean
baina nik ez dut eman lagunen izenik
ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik
lagunen izenik ez baitut eman nik
hantxe gelditu dira fitxik jakin barik
makilaz hartu naute ostikoz lurrean
baina nik ez dut eman lagunen izenik
ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik
lagunen izenik ez baitut eman nik
hantxe gelditu dira fitxik jakin barik
Lau aldiz sartu naute urean burua
zangotik euki naute zintzilikatua
bainan nik ez dut eman lagunen izenik
ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik.
zangotik zintzilik ni beti ixilik
ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik
zangotik euki naute zintzilikatua
bainan nik ez dut eman lagunen izenik
ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik.
zangotik zintzilik ni beti ixilik
ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik
Pantxoa eta Peio