Páginas

Iturengo arotza


Iturengo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren dugun jakin.
Santurik ez liteke fiatu zurekin:
San Kritobal urtuta joaliak egin.

LA LA LA.....................................

Arotzak erran dio bere andreari:
- Urtu behar dinagu, ekarran santu hori!
- Gizona nora zoaz, bekatu da hori!
- Etzionagu erranen sekula nihori.

LA LA LA...............................
LA LA LA.........

Iturengo garaile Ramuntxo Joakin
haserre omen zira zeren dudan jakin.
Konfesa zaitez ongi erretorarekin:
ez dute zer fidatu Santuek zurekin.

LA LA LA.........

Kobrezko santurikan inon bazarete,
egoten ahal zarete hemendik aparte;
baldin arotz horiek jakiten badute,
joareak egiteko urtuko zaituzte.

LA LA LA.........
LA LA LA......... 


Herri kanta / Abeslaria: Mikel Laboa (1969) / Oskarbi "Eskutari" (1972) / Oskorri "The pub ibiltaria 4" (2000)