Páginas

Maite ederra

Maite bat badut bihotzean gorri berde eta urdina
Ikusten dutenen ustean urre-jantzizko sorgina
Ez du parerik ederrean ene maiteño politak
Ni asteroko hondarrean joaten natzaio bisitan

Maite zaitut, maite, zoratzeraino!
Ederragorik ez da zu baino
Zeurea dut nik begian argia
Zurekin, berriz, penak zer dia?

Amesten zaitut, amesten, ederretan ederrena
Baina ez bazaitut ikusten ez zait asetzen barrena

Eta ikusten zaitudanero maitez hartzen zaitut laster
Laztan eta fereka gero joan ohi naiz bazterrik bazter

Maite zaitut, maite...

Bere koloreak ez dira beste inorenak bezala:
Urdina du begi dizdira, gorri-berdea azala.

Gauak koloreak jatean oheratzen naiz bakarrik
Ez dago zeruko atean nirea ainako izarrik.

Maite zaitut maite zoratzeraino!
Ederragorik ez da zu baino
Zeurea dut nik begian argia

Bihotz eneko, hondarribia!