Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik
ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait
halako gauza triste bat.
Neskatxa gazte, paregabea,
apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago
nik ezin nezakeen goza;
zorionian ikusten zaitut,
nere bihotzak, hau poza!
apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago
nik ezin nezakeen goza;
zorionian ikusten zaitut,
nere bihotzak, hau poza!
Ez al didazu antzik ematen
nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako
pozez zoraturik nago;
zu ikusteak alegratu nau,
triste nengoen lehenago.
nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako
pozez zoraturik nago;
zu ikusteak alegratu nau,
triste nengoen lehenago.
Nere betiko pentsamendua
nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta
ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe
egingo nuke kabia.
nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta
ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe
egingo nuke kabia.
Hitzak: Indalezio Bizkarrondo "Bilintx" / Musika: Herrikoa / Abeslaria: Kepa Junkera - Benito Lertxundi: "Bilbao 00:00" (1998) / Oskorri "The pub ibiltaria 8" (2004)