Iturrira, Bartolo, nahi baduzu etorri
Iturrian zer dago?
Ardotxo xuria.
Ardotxo xuria.
Biok edango dugu nahi duzun guztia.
Maritxu, zuregana biltzen naizenian,
poza sentitzen dut nire barrenian.
poza sentitzen dut nire barrenian.
Bartolo, nik ere dut atsegin hartutzen
ur bila noanean banauzu laguntzen.
ur bila noanean banauzu laguntzen.
Maritxu, lagunduko dizut gaur mendira
ur fresko eder bila hango iturrira?
ur fresko eder bila hango iturrira?
Iturri eder hortan dagon ur garbia,
Bartolo, alaituko dizkizu begiak.
Bartolo, alaituko dizkizu begiak.
Maritxu, nere aurrez ez jarri serio
zuri dizudalako zenbait amodio.
zuri dizudalako zenbait amodio.
Irrifar gozozkoa egiten baduzu
bihotza atseginez betetzen dizadu.
bihotza atseginez betetzen dizadu.
Herri kanta / Abeslaria: Urko "Donostia maitia" (1982) / Oskorri: "The pub ibiltaria 2" (1998)