Páginas

Markoxen txarrixe

Markoxek egin eban
lastozko zubixe
bertatik pasatzeko
bera ta txarrixe
pasatzen hasi ziren
jausi zen zubixe
Markoxek hartu eban
kristoren ostixe.

Errekatik urten zan
goraino bustirik
gainera zikatzeko
ez zan eguzkirik
egindakoarekin
guztiz damuturik
berriz ez dau egingo
lastozko zubirik.

Horrelaxe hil jako
makina bat pizti
baina aurrera doa
euri zein eguzki
Markoxi berdin jako
busti zein ez busti
errekan zehar doa
txarri eta guzti.

Erreka bazterrean
guardarekin kezka,
lizentzi barik egin
ete dauen peska.
Eskuak gora jasoz
Markoxen protesta:
Hau neure txarrixe da,
arrainkaixa ez da. 

Erreka pasa eban
berak ozta ozta,
gero guarda dala-ta
txarri horrek ospa.
Markox bere atzetik
mekauendioska:
"Erreka pasatzea
ez jat gitxi kosta." 

Markoxen txarrixe zan
artoz hasikoa
San Martinetarako
berebizikoa.
Berari alde eginda
Hor igesi doa:
Agur solomo eta
urdaiazpikoa.

Txarrixe maite eban
eta ez besterik,
munduan ez zegoen
holako piztirik,
Pentsatzen dago hilda
ala dan bizirik,
txarrixe topau ezin.
Holako ostirik! 

Bere txarrixen bila
behera eta gora,
ihesi egin deutso
ta ez daki nora.
Horren pentsamendua
datorko gogora:
Gatzunaskaren baten
gordeta egongo da.


Bizkaiko herri kanta / Abeslaria: Oskorri "The pub ibiltaria 3" (1999)