Páginas

Marikalanbre


Aurpegian laurehun muskulu lanean,
Malkoak isuriz, begiak garbituz.
Inmunoglobulina listuan,
infeziorik ez ahoan.
Bibra, bibra, bibra
Biba bibrazioak!
Askatu bizkarreko tentsioak!
Diafragma dantzan,
poza digestioan.
12 aire litro birikietan,
arnasa firin-faran.
Serotonina, dopamina, adrenalina,
Tristra sendatzeko aspirina
zientizak dio hori,
egin irri!

Kable ta alanbre,
mari Kalanbre,
Zirti ta zarta
neska aparta!

Amaren sabel barruan ere
banuen hainbat dohain ta botere,
amonangandik jaso nituen;
hark erakutsi zidan erabiltzen.
Txinparta-pindaka ibiltzen naiz
gau ilunenak argituz,
tximista, trumoi eta burrunba,
ametsak esnatuz...

Kable ta alanbre,
mari Kalanbre,
Zirti ta zarta
neska aparta!

Pilotatxoak unibertsoan
Eguzkiaren bueltan, jira biran
Bizi-bizia gure Ama-Lurra
Lurra, Airea, Sua eta Ura
Ustegabez, misterioz, opariz
betea dago mundua
Goazen, aurki ditzagun
Zientziaren sekretuak

Argi izpiak infinitorantz
Itxaropen uhinak zabalduz
Munduan barrena.

Kable ta alanbre..
Kable ta alanbre…

Neska aparta!



Pirritx eta Porrotx