Páginas

Maria Solt ta Kastero

Maria Solt ta Kastero
bi amoros zahar bero. (bi)

Hirurogei-hamarna urtetan
hartü die amorio
Kastero jelostü gero
Maria Solt ezari kanpo.

Maria Solta dua nigarrez
izorra dela beldürrez. (bi)
Barnets-Bordako anderiak kontsolatü dü elez
emazte zaharrik oküpü agitzen eztela ez.

Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü. (bi)
Saintü zahar bateganik oküpü agitü düzü
Kastero bere bada saintü, hala nizan beldür nüzü.

Kastero eztüzü saintü,
sobera bürhaüti düzü. (bi)
Elizalat joan eta taharnan egoiten düzü
Kastero denagatik saintü Maria Solt antzü zira zü.


Hitzak, musika: Pierre Topet "Etxahun Barkoxe" / Abeslaria: Benito Lertxundi "...eta maita herria, üken dezadan plazera" (1975)