PƔginas

Batasuna

Aupa gizona, jaiki mutil!
Atzar emazte ta neskatil!
Borrokarako dei eginaz
irrintzi bat dabil!
Euskal Herria diagu zai,
presoak eta hilak ere bai!
Abertzale izanez gero gaur,
gauden denok anai!


Borrokari, luza zaidak eskua!
Huna hemen nerea zabalik!
Euskaldunok banan banan hiltzea,
otso beltzak ez dik beste nahirik!
Euskadiren alde loturik bagare
goaz borrokara!
Nagusituko bait gare!
Gerokoak geroko utzi!
Gaur herriak ziok: Nahi diat bizi!

Otso beltza gauaren gauaz heldu,
artzainak zebiltzala kalakan...
goizean goiz odolez gorrituak,
hamaika ardi hilak belarditan...
Artzain kalakari, atsoak iduri,
har makila eskuan
eta lotu etsaiari!
Anaien aurka ez habila!
Otso beltzarentzat atxik makila!

Agur, agur! Andere Askatasuna!
Agur, agur! Biharko Euskadi!
“Iguzkitan dantzatuko gaituzu”
errana diot maiteƱoari!
Besoak loturik ez dugu pestarik,
nola dantzatuko
biok belaunikaturik?
Lehenik urratu gatea,
gero libro izanen dantza egitea!


Hitzak: Telesforo Monzon Olaso / Musika: Herrikoa / Abeslaria: Peio eta Pantxoa "Peio Ospital eta Pantxoa Carrere" (1975)