Páginas

Aitormena


Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara
Barearen ostean dator ekaitza
Udaberri berririk ez guretzat

Denborak aurrera etengabian
eta orain ezin eutsi izan ginana
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Ohartu gabe heldu gara mugara
Mundua jausi zaigu gainera
maitia lehen baino lehen aska gaitezan
Ez dakigu non dagoen hoberena
Bila dezagun beste lekuetan

Bai, zin dagizut
ez dizudala inoiz gezurrik esan eta
zaude ziur
ezin izango zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut
izan zarela ene bizitzaren onena
baina orain,
maitia lehen baino lehen aska gaitezan.


Hitzak eta musika: Hertzainak
"Amets prefabrikatuak" 1990