Nire aberria lurra bezain zaharra da
baina ez da lurra bakarrik,
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen, askatzen nauelarik.
beti bera, berria beti,
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
ta erretzen ere badaki.
gure baitan daude gehienak,
euskara zabalduaz lau haizeetara
zabalago egiten gara.
hitzezkoa eta hitzekoa,
altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.
oroimenaren arindua,
itsaslaminen baten herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua.