Páginas

Baldorba

Ezkil gabeko elizen eremu emankorra
giza murzuriko zure ardientzat.
Oi, Baldorba! Oi, Baldorba!
eguzki eta haize idor,
mahats-ardo ibai galburuarena.

Lur gorri, harri landu,
mailu eta xixelaren kantu,
kitarrazko alakiketan
Armeniako kanun ahots urratuan.
Oi, Baldorba! Oi, Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua.

Zure irriño erromanikoa
erdi izoztu eta leloturik
utzi zuen madarikatuaren
izena nahi dut, izena nahi dut.
Oi, Baldorba! Oi, Baldorba!
esazu...

Oi, Baldorba!
zutaz oroit eta
zuri nagozu, zuri nagozu.
Kanta bat laburra da eta,
pentsa zuk,
esaten ez dizudan hartaz.
Oi, Baldorba! Oi, Baldorba!
esazu...


Hitzak: Juan Antonio Urbeltz / Musika: Benito Lertxundi / Abeslaria: Benito Lertxundi "Hitaz oroit" (1996)