Páginas

Egun da Santi Mamiña

Egun da Santi Mamiña,
benetan egun samina,
goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.

Esanen dizut egia,
hau ez da usategia,
erroi artean izan nintzaden
benetan ausertegia.

Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra,
euskera salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.

Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belerrak,
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.

Bularrak moztu zizkaten eta
Euskalerriak diotsa
solomo luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.

Eman zaidazu bihotza eta
ken berriz nahigabeak
esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.


Hitzak: Gabriel Aresti (Harri eta herri) / Musika: Joxe Mari Arrizabalaga Abeslaria: Mikel Laboa (1966)