Páginas

Ikusi mendizaleak


Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dogu.
Ez nekeak, ezta bide txarrak
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak. 

Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.
Hain ederra, hain polita da ta,
gora, gora Euskalerria.
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.



Hitzak eta musika: Sabin Gereño / Abeslaria: Argoitia neba-arrebak "Irune eta Andoni Argoitia" (1968) / Oskorri "The pub ibiltaria 1" (1997)