Páginas

Gora ta gora beti


Gora ta gora beti, haik gora Lapurdi,
Euskarak bizi gaitu, eta bizi bedi.

Gorantza doa agudo kapitala,
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara ze pekatu mortala.

Gurea ez da bizimodu normala,
lurra lantzeko aitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala,
benetan da miserable euskaldunon jornala.

Munduan ezin bizi diteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen olioa ez da postre formala.

Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala,
diru zikinak putre motzak bezala,
botatzen dizu gainera hortxe bere itzala.

Jabeek dute konzientzi zabala,
kakastu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala,
burruka garbian dago, hori da printzipala.


Hitzak: Gabriel Aresti / Musika: Herrikoa / Abeslaria: Oskorri "Gabriel arestiren oroimenez" (1976)