Páginas

Festarik festa


Nahiz gauza asko ezagutu munduan
bada zertxobait ta hartu nahi dut kontuan,
ez dakit nola esplikatu kantuan,
neskatxa bat da hemen nere onduan.

Gure bizitza juerga eta parranda,
gero egunez lo egiten dugu etzanda,
horren errudun etsaien bat izan da,
gu nun gabiltzan, seguru bera han da.

Festerik festa lan egin behar gauero
Festarik festa hor nabil ni egunero
Gure etsaia benetan dago ero
Zigortzen gaitu inoiz huts eginez gero

Aizu neskatxa, ba al dakizu benetan
norekin hasi zeran hartu-emanetan?
Hau da egia, ziur zaude horretan,
bihurtu leike maitasuna penetan.

konplikazio ainitz bada gurekin
bizitza honi ezin diogu aldegin
gure aukera ez bazaizu atsegin
gure artekoa beharko da desegin.

Festarik festa...



Tapia eta Leturia