Páginas

Loiolan jai, jai


Behin batian Loiolan
erromeria zan,
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan;
txoria baino ere
arinago dantzan;
huraxe bai polita
han politik bazan!

Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik,
atsegin har nezan,
adituko zidala
zer nahi nion esan.

Arkitu ginanian
inor gabe jiran
koloriak gorritu
arazi zizkidan;
kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.

-“Dama polita zera,
polita guztiz, ai!
Bainan, hala ere, zaude
oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok!
esan zaidazu bai!”
-“Nik zurekin ezkondu?
Nik zurekin, jai-jai.”


Hitzak: Indalezio Bizkarrondo "Bilintx" / Musika: John Denver (Annie's song) / Abeslaria: Egan "Kanta onenak" (1998) / Oskorri "The pub ibiltaria 7" (2003)