Páginas

Kupela

Gertakizun polit bat behin Asturiasen
ez dakit guziekin gogorako naizen
lagun bat eta biok andrekin hain zuzen
sagardotegi baten afaria baitzen
numero dotoreak ikusi ginuzen.

Kupela, kupela sagardoen hotela
kupela, kupela zaindu ezak horrela.

Talde bat osatu zen mutil ta neskatxa
festan pasa nahi zuten gurekin arratsa
tragotikan tragoraze nolako martxa
sagardoan daukate afizio latza
gehiegi edan genduen hori zen akatsa.

Kupela, kupelasagardoen hotela
kupela, kupela zaindu ezak horrela.

Herrialde denetan ohiturak badira
esneakin juan ziren sagardotegira
handik basoka bana ohituren neurrira
gero sagardoari txotxetikan tira
barrez egon nintzaien albotik begira.

Kupela, kupela sagardoen hotela
kupela, kupela zaindu ezak horrela.

Lehenen esne tragoa ohitura bezala
esan nien ez al zen edari makala
sagardoa hobeto asentatzen zala
nahiz ta geroagoan ez zen izan hala
hiru ordu baino lehen egin zuten txahala.

Kupela, kupela sagardoen hotela
kupela, kupela zaindu ezak horrela.

Leku berria zen ta  joan ginen pozak
festarako gera gu mutil aproposak
geureak aitortzeko zertan egon lotsak
sarri ireki ziren ziri edo zotzak
bapo kendu ginuzen hanketako hotzak.

Kupela, kupela sagardoen hotela
kupela, kupela zaindu ezak horrela.

Umorez jarri ginen ondorenean zer
erderaz bertsoetan “lo que hace el beber”
inguruko jendeak barrez egin zun leher
erretiratu ginen emazteei esker
txispatu ginen baina ez zen pasa ezer.

Kupela, kupela sagardoen hotela
kupela, kupela zaindu ezak horrela
kupela, kupela sagardoen hotela
kupela, kupela bete zaigu sabela.

Kupela, kupela sagardoen hotela
kupela, kupela bete zaigu sabela
kupela, kupela sagardoen hotela
kupela, kupela bete zaigu sabela.