Páginas

Nere sentimendua

Nere sentimendua nahi det deklaratu:
Ameriketan nago hau ezin ukatu; (Bi)
hemen eginagatik ondo gobernatu,
horkuaz egiten naiz asko akordatu.

Honuntz etorri nintzan utzirikan ama,
anai-arrebak eta familia dana; (Bi)
egitiagatikan desio nuena,
geroztik triste nago, ai! nere barrena.

Hamazazpi urtetan banuen segira:
neska gazte guztiak neroni begira; (Bi)
lurrik ikutu gabe, gorputzari jira,
orduko arintasunak asentatu dira.

Gorputz ederra nuen, dantzari arina,
bainan ez da izaten betiko egina; (Bi)
orain eginagatik hemen ahalegina,
ez gera libertitzen orduan adina.

Horko bizimoduaz oso aspertuak,
onerako ziraden gure desiuak; (Bi)
orain etxera berriz emanik pausuak
hemen bizi gerade erdi-mudatuak.

Despedida dijua sei bertso hoiekin,
anaia konformatu horrenbesterekin; (Bi)
nere gustua hau da, nahi badezu jakin:
beste horrenbeste jarri, aio Joxe Juakin.


Hitzak: Antonio Urbieta / Abeslaria: Antton Urbieta / Abeslaria: Antton Valverde, Julen Lekuona, Xabier Lete "Bertso zaharrak" (1974)