Páginas

Negua joan da ta

Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan

Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta

Soinu bakar bakarra
Zure bular aldean
Negua joan da ta…

Borobildu zaizki ertzak,
Zure ondoan.
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta

Soinu bakar bakarra…

Zure bular aldean

Soinu bakar bakarra
 Zure bular aldean
Soinu bakar bakarra
 Zure bular aldean
Negua joan da ta, negua joan da ta

Zea Mays