Páginas

Topa dagigun

Errioxar, Baigorriko,
Bakio nahiz Getariko
topa dagigun eta bakean
bizi gaitezen betiko.(bi)

Umeak arretaz horni,
gazteei hitza eskeini,
gaztetxoago eta haurrago
izan gaitezen geroni. (bi)

Errioxar, Baigorriko...

Ez uka amonei hitzik,
entzun agureei pozik,
zaharra ez da izandakoa
luzaroan dena baizik. (bi)

Errioxar, Baigorriko...

Hierarkia da lehorra,
harremana emankorra,
errespetoan dago gordeta
emakumeen altxorra. (bi)

Errioxar, Baigorriko...



Hitzak: Jon Sarasua / Musika: Antxon Latxa - Folk / Abeslaria: Oskorri "Landalan" (1995)