azken orduan jakingo nuke atea nori ireki.
Lehenengo aitari, gero, amari, gero, anai-arrebari
ta azken orduan, isil-isilik nere maite politari.
Gazte gaztetik aitak ta amak praile ninduten nonbratu
bai eta ere estudiora Salamancara bialdu.
Salamancara nindoalarik, bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino hobe nuela ezkondu.
Ezkondu nintzen, bai ni ezkondu bai eta ere damutu,
praka beltzetan hari zuria ez zait sekulan faltatu.