Páginas

Zeu, zeu, zeu

Zeu, zeu, zeu!

Santutxu plantak eiten zuz.
Erraz engainetan dozu,
zeure aingerutxu aurpegi horrek
ez zaittu salatzen.

Baina… nik badakit zu nor zaren,
ondo baino hobeto ezagutzen zaittut,
zuk niri palu bet baino gehiau
sartunde dekoztazu.

Zeu! Printzesa kapritxosie.
Zeu! Hain hotza eta hain dultzie.
Zeu! Lotzen nauen aramusarie, nire pozoie.

Kartak markeu eiten dozuz
ta mahai azpitik jokatzen zu,
esku baten larrosak dekozuz,
labanak bestien.

Eta..
Lorak nahi zuz baratzien;
Bai!
Printzesa kapritxosie,
baina erein dozuzen hazi guztixek
sasixek dire.

Zeu! Printzesa kapritxosie.
Zeu! Hain hotza eta hain dultzie.
Zeu! Lotzen nauen aramusarie, nire pozoie.

Barre gorri erantzun honeri,
zer egingo deutzozu hurrengoari?
Suten dagoen edozein untzeri
heltzen zara bizioagaitik.

Printzesa kapritxosie.
Hain hotza eta hain dultzie.
Lotzen nauen aramusarie, zara zu!