Páginas

Txoria txori

Hegoak ebaki banizkio neria izango zen
ez zuen alde egingo.
Hegoak ebaki banizkio neria izango zen
ez zuen alde egingo.

Bainan honela ez zen gehiago txoria izango
Bainan honela ez zen gehiago txoria izango
Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik txoria nuen maite.


Hegoak ebaki banizkio neria izango zen
ez zuen alde egingo.

Bainan honela ez zen gehiago txoria izango
Bainan honela ez zen gehiago txoria izango
Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik txoria nuen maite.

Trala laralala lala lala…


Hitzak: J. A. Artze / Musika: Mikel Laboa / Abeslaria: Mikel Laboa "Mikel Laboa bat hiru" (1974)